Saldiasko bitxikeriak pantailaratu ditu Tiramillas saioak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 17:00
Besteak beste, Gabriel Urrutiarekin, aguazil izanarekin, egon ziren.

Hainbat herritarrekin bildu dira haien bizimodua ezagutzeko.

Martxo hasieran Navarra Televisión kateak Saldiasko bitxikeriak pantailaratu zituen. Herriko etxebizitzen, elizaren… itxurari erreparatzeko Martinekin bildu ziren; Ibai eta Oier Erasunen bizimodua ikusteko euren tailerra bisitatu zuten; Santos Berasain artisauaren lanak ikusi ondotik, Gabriel Urrutiarekin, aguazil izanarekin, egon ziren. Mitxeo okindegiko Jabier Mitxeok ogia egiteko prozesua erakutsi zuen eta Martin eztigilearengana jo zuten. Angelines Nebrera herritarraren etxe atariko bistez gozatuta, Aritz Juanenea erremontelariarengana jo zuten. Azkenik Isabel Baleztena kanpai jotzailea, Jacinto Domingez Saldiasen bizi den extremadurarra eta  Lopenea baserriko Mari Tere Erasun abeltzaina ezagutu zituzten. Saioa osorik ikus daiteke esteka honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun