Iruñerriko erremonte profesionaleko txapelketa larunbatean abiatuko da Antsoainen

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 19:00
Iruñerriko Erremonte Profesionaleko txapelketaren aurkezpena egin zuten martxoaren 16an Caixabanken egoitzaren atarian.

Doneztebeko Josetxo Ezkurra eta Saldias, Matxin III.a eta Garcésen kontra ariko dira final laurdenetako ligaxkako lehen partidan

Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2021ko Caixabank  Sari nagusiko aurkezpena egin zuten asteartean Iruñean. Sei bikote ariko dira eta final laurdenetako ligaxkako lehen partida martxoaren 20an jokatuko dute Antsoaingo Iraki kiroldegiko pilotalekuan, larunbatean 18:00etan hasita Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak, Matxin III. eta Garcesen kontra.

Martxoaren 27an, Atarrabian, Zeberio II.a eta Otano, Aldabe eta Azpirozen kontra ariko dira eta martxoaren 28an, Uharten, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra.

Hiru partida hauek irabazten dituzten bikoteek hiruko finalerdia jokatuko dute apirilaren 3an Olatzen eta bi onenak apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalean izanen dira. Jaialdi guztietan 5 euroko sarrera kobratuko da, oso-osorik Adano elkartera bideratuko dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun