Oskar Urrutia saldiastarra ez da Oriamendi txapelketako finalean izanen

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 18:00
Oskar Urrutiak bihurritua egin eta ez zuen finalerdia ongi bukatzerik izan.

Segurola eta Zaldua I.ak 40-36 irabazi zieten Oskar Urrutia saldiastarrari eta Aizpuru III.ari asteartean Galarretan Oriamendi Txapelketaren lehen finalaurrekoan. 25-31 irabazten ari zela izandako bihurdura egin eta galdu zuen finalaurrekoan

Lau erremontistek berdindutako eta ederki jokatutako partida eskaini zuten, Segurola eta Zalduak 15-4ko partziala egin zuten azken zatian eta horri esker lortu zuten partidari buelta ematea. Hogeinako berdinketaren ondotik, Urrutia II.a eta Aizpuru III.a 25-31 aitzinetik jarri ziren. Baina saldiastarrak bihurritu egin zuen eta bukaeran nabaritu zuen. Zalduak sakean asmatu zuen azken zati horretan eta tanto erabakigarriak ere egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun