Malerrekako Mankomunitateak hondakinen kudeaketa eraginkorragoa egiteko eta Europako legedia eta helburuak bete ahal izateko pausoak eman nahi ditu.
Horretarako, Donezteben hondakin organikoak gaika biltzeko aukera eman nahi dute. Sistema hori martxan jartzeko, aitzinetik herritarrentzat informazio bilerak antolatu dituzte.
Martxoaren 9an hasita 18ra arte Doneztebeko biztanleekin bilerak egiten ari dira. Bilera horietan sistema berri horri buruzko informazioa ez ezik, Leitzan martxan jarri den Garbiguneari buruzko azalpenak ere ematen ari dira.
Gaur, martxoaren 11n, Zazpigurutzen eta Leitzako errepidean bizi direnekin bilduko dira:
- Zazpigurutzekoak (3, 4, 5, 7, 8 zenbakikoekin) plazan, 18:00etan.
- Leitzako errepidekoekin (1, 3, 7, 9, 13) Ekaitzako parkinean, 18:30ean.
- Zazigurutzekoak (1, 2) eta Leitzako errepidekoak (8, 12, 16, 17, 19, 20, 16, 30, 32, 34, 36, 38, 40, 46, 50, 52A/B-54) Sareren atarian, 19:00etan.
Bihar, martxoaren 12an, Leitzako errepideko gainerakoak, Ezpelurakoak eta Ameztikoak deitu dituzte:
- Leitzako errepidea (66, 76, 82, 84, 90, 92) Arozena atarian, 18:00etan.
- Ezpelura (1, 2, 3, 4, 6, 8) eta Mugitzekoak Merkatuko plazan, 18:30ean.
- Ameztia zeharbidekoak (2, 4, 6, 8, 10) eta Elbistegikoak (5-5A, 6, 7, 8, 9, 10, 12) harrizko mahaian, 19:00etan.
Martxoaren 15ean emanen diete segida bilerei:
- Ameztia zeharbidekoak (7, 9, 11, 12, 13, 14, 16) tanatorio atzean, 18:00etan.
- Ameztiakoak (1-12) eta Merkatari karrikakoak (20, 21, 22, 23, 24, 25, 27 eta 29) Irrintziko estratan, 18:30ean.
- Merkatari karrikakoak (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 10, 11, 12, 14, 15, 17, 19) eta Santa Luziakoak (1, 2, 3, 7) udaletxe atarian, 19:00etan.
Biharamunean, martxoaren 16an, Karrika Nagusikoak, Parrokiakoak eta Intzakardikoak gonbidatu dituzte:
- Karrika Nagusia (1-15) eta Parrokia Karrika (1-15, 12 eta 14 zenbakikoak izan ezik) turismo bulegoan, 18:00etan.
- Parrokia karrikako (12,14, 16-23) eta Ameztia zeharbidekoek (1,3,5) toki berean dute hitzordua, 18:30ean.
- Intzakardikoak (1, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10), Karrika Nagusiko zeharbidekoak (1, 2, 3 eta 5) eta Merkatuko Karrikakoak (2 eta 5) Cosas de Casa dendaren ondoan, 19:00etan.
Martxoaren 17an, honakoak dira bilerara joaten ahal izanen direnak, zehazturiko orduan:
- Karrika Nagusian (21, 22, 23, 24, 26, 28, 30), Merkatarien karrikakoak (7, 9, 11), Foru Plazakoak (1) eta Rosa Seminariokoak (1, 2, 3, 4, 6, 8, 10) Foru Plazan, 18:00etan.
- Mourges etorbidekoak (2, 4, 6, 8, 10) zinema ondoan, 18:30ean.
- Mourges etorbidekoak (14A, 14B, 16,18) parkean, 19:00etan.
Martxoaren 18an akituko dituzte bilerak:
- Mourges etorbidekoak (3, 5, 7, 9, 11, 13) zinema ondoan, 18:00etan.
- Mourges etorbidekoak (21, 23, 25, 29, 30, 31, 32, 32BIS, 39, 41, 50) Mourges 30an, 18:30ean.
Mankomunitatea sinetsita dago «harrera ona izanen duela, onura nabarmenak dituelako». Hala ere, herritarren parte-hartzea ezinbertzekoa izanen dela gaineratu nahi izan dute.