Larunbatean 11:00etan egina zuten hitzordua Iturengo plazan, eta hainbat izan ziren lilatoian parte hartzera animatu zirenak. Haur, gazte eta helduek egin zuten Iturendik Donezteberako bidea.
Atzo, berriz, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Doneztebeko biribilgunean bildu ziren Emurak deituta eta Ospatzeko aunitz dugu baina aldarrikatzeko gehiago eta Saretzetik aldarrira, gora borroka feminista zioten kartelen gibelean hainbat lagun bildu ziren.