Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa eskainiko dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 20:00

Nafar Lansarek antolatuta, oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa izanen dute martxoaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera, Ezkurran. Guztira 25 orduko ikastaroa izanen da, 09:00etatik 14:00etara, Ezkurrako udaletxean

Edukiak

Ikastaroan gehienez ere 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute eta, besteak beste, administrazio publikoetako online tramiteak segurtasunez egiteko eta bideo-deiak egiteko plataformak erabiltzeko beharrezko gaitasunak garatuko dituzte.

Horretarako, sei modulutan banatutako ikastaroa jasoko dute: lehenbizikoan, Windows eta Android ezarpenak landuko dituzte; bigarrenean, Internet nabigazioa eta fitxategi motak; hirugarrenean, Zoom plataforma; laugarrenean, posta elektronikoa eta Googleren kontaktuen agenda; bosgarrenean, Google Drive; eta azkenekoan, ikastaro bukaerako lana eginen dute.

Izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarrak Nafar Lansaren izena emana egotea (langabezian egon zein ez) eta gazteleraz solas egin, irakurri eta idazteko gaitasuna izatea dira. Eta, bereziki, gaitasun digital eskasak dituztenei bideratua da. Izena eman nahi dutenek Nafar Lansareren webgunean dagoen izen-emate orria betez egin ahal izanen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun