Auto istripua Ezkurrako gainean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 19:45

Foruzaingoak jakitera eman duenez, bi autok istripua izan dute gaur arratsaldeko seiak aldera Ezkurrako gainean. Kolpearen ondorioz, «bularrean kolpe handia» hartuta zauritutako pertsona bat Doneztebeko osasun zentrora eraman dute eta garabiak ibilgailua erretiratu bitartean, poliziek pasabidea kontrolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun