Nafarroako erremonte txapelketako finalistak erabaki dira asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 15:00
Nafarroako erremonte txapelketako jubenil mailako finala jokatuko duten Errekako lau erremontistak: Maylin II.a, Leatxe, Pikabea eta Garcia.

Jubenil mailan Errekako bi bikote ariko dira: Maylin II.a eta Leatxe, Pikabea eta Garciaren kontra

Asteburu honetan jokatu den Nafarroako erremonte txapelketako azkeneko jardunaldiaren ondotik final handiko erremontistak ezagun dira.

Senior mailan joan den astetik dena erabakia zegoen. Baina jubeniletan, Agoitzeko bikoteak, sailkapenari buelta emateko esperantza mantentzen zuen. Larunbatean bi partidu jokatu zituzten, gibelatutako bat eta azkeneko jardunaldiari zegokiona bertzea. Lehendabiziko partidan, Agoitzeko bikoteak, espero zenaren kontra, Maylin II-Leatxe bikotea 26 tantotan utzi eta irabazi egin zuten, eta gauzak horrela, azkeneko partiduan dena erabakitzeko zegoen oraindik. Azkeneko partidu honetan Pikabea-Garcia, Errekako bikoteak, partidua irabazi eta finalerako txartela lortu zuen.

Horrela bada, hauek  dira finalean jokatuko duten bikoteak:

Jubenil maila: Maylin II-Leatxe (Erreka)/Pikabea-Garcia (Erreka)

Senior maila: Maylin-Segura (Agoitz)/De Rueda-Mitxeo (Erreka)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun