Herriko Ostatua errentan eman nahi du Oizko Udalak. Hasteko urtebetez eta bigarren urtetik aitzinera, lau urte egin arte urtez urte berritzeko aukera izanen da. Lehenbiziko urtean hilabeteko 200 euro ordaindu beharko dira eta bigarren urtetik aitzinera 300 euro hilabeteko, gehi BEZa.
Oizko udaletik adierazi dutenez, Nafarroako Kontratazio Atarian ageri da zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa. Hasiera honetan ez du behin-behineko bermerik eskatu. Baina adjudikaziodunak 1.200 euroko behin betiko bermea ordaindu beharko du.