Baztan-Malerreka II. Laxoa desafioaren lehen partida larunbatean jokatuko dute Oizen

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 5a, 18:30

Aste batzuk pasa dira XXI. Paxaka Txapelketako finala akitu zenetik, eta laster hasiko da 2021eko Laxoa Txapelketa. Berotzen hasteko, bihar Malerrekako taldea erabakiko duen partida jokatuko dute Oizko frontoian, 16:30ean. Partida irabazten duen laukoteak, Malerrekaren izenean jokatuko du Baztango laukotearen kontra (Baztango laukotea erabakitzeko dago oraindik).

Larunbat honetan, martxoak 6, Malerrekako taldea zein izanen den erabakiko duen partida jokatuko dute Oizko frontoian. Alde batetik, Jon Apeztegia, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Joseba Juanena ariko dira. Bertze aldetik, Josu Juanena, Ioritz Zelaieta, Jokin Apezetxea eta Laurendi Zelaieta. Partida irabazten duen laukoteak, Malerrekakoen ordezkari gisa jokatuko du Baztango laukotearen kontra. 

Antolatzaileek segurtasun neurri zehatzak segituko dituzte, osasun-agintariek emandako irizpideak betez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun