Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ipuin-antzeztua eta mendi buelta prest dituzte Ezkurran astebururako. Larunbatean, martxoaren 6an, Printzesa edo igela nire aukera ipuina izanen dute. Conchi eta Maite Redinek, Adriana Olmedok eta Ainhoa Ruizek osatutako T Diferencia taldearen emanaldia 17:00etan hasiko da herriko frontoian.
Igandean, berriz, 10:00etan frontoian bilduko dira mendi buelta egiteko.