Errekako De Rueda eta Mitxeok jokatuko dute senior mailako Nafarroako erremonte txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 1a, 12:00
Larunbatean Agoitzen, Errekako erremontistak: Baztan, Belarra, Mitxeo eta De Rueda.

Jubenil mailan ere, Errekako Maylin eta Leatxek lortua dute finalerako txartela eta Pikabeak eta Garciak esku eskura daukate

Nafarroako erremonte txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbatean Agoitzen. Larunbateko ematzen ondotik, jardunaldi baten faltan, erabakia gelditu da senior mailako finalean izanen diren bi bikoteak: Errekako De Rueda eta Mitxeo eta Agoizko Maylin eta Segura. Jubenil mailan, Errekako Maylin eta Leatxek ere lortua dute finalerako txartela eta Pikabeak eta Garciak ongi bideratua daukate.

Larunbateko emaitzak Agoitzen

Jubenilak

  • Maylin II.a - Leatxe (Erreka) 35 - vs Pikabea - Garcia (Erreka) 34

Seniorrak

  • Belarra - Baztan (Erreka)  28 - vs De Rueda - Mitxeo (Erreka) 35

 

Jubeniletan, Maylin-Leatxe (Erreka) bikoteak finalerako txartela lortua dauka. Pikabea - Garcia (Erreka) bikoteak, berriz, bere eskuetan dauka sailkapena: azken jardunaldian jokatuko den partidua irabazten badu final handirako txartela lortuko baitu. Azken partidua galduz gero, oraindik ere aukera izanen luke, baina 26 tanto egin beharko lituzke eta Agoitzeko bikoteak ez luke bere partidua irabazi beharko.

Seniorren kasuan, jardunaldi bat falta den arren, finala jokatuko duten bikotean zein diren jakina da dagoeneko. Belarra-Baztan (Erreka) kanporatuak daude, eta larunbateko garaipenari esker, De Rueda - Mitxeo (Erreka) eta Maylin - Segura (Agoitz) bikoteek jokatuko dute final handia. Aitzinetik, lehendabiziko fase honetako azken jardunaldiko partidua bi bikoteen hauek elkarren aurka jokatu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun