Leire Ortuoste Gartzia da Doneztebeko alkate berria. Aitzinetik adostua zegoena betez, azken sei urtetan alkate izan den Xanti Uterga Labianoren eskutik hartu zuen aginte-makila otsailaren 24ko udal batzarraren ondotik. Utergak zinegotzi bezala segituko du lanean, baina alkatetza Ortuosteren esku izanen da.