Oriamendi txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu du Oskar Urrutiak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 24a, 20:00
Oskar Urrutia, Urrutia II.a saldiastarra, Oriamendi txapelketako finalerdietan izanen da.

Saldiastarrak eta Aizpuru III.ak 40-30 irabazi zieten asteartean Zaldua II.ari eta Larrañagari

Oriamendi txapelketako bi partida jokatu zituzten asteartean Galarretan eta finalerdietako protagonistak erabakiak gelditu dira, jardunaldi bat eta erdiren faltan. Oskar Urrutia, Urrutia II.a saldiastarrak garaipena lortu zuen. Aizpururekin bikote eginez, 40-30 irabazi zieten Zaldua II.a eta Larrañagari.

Jaialdiko lehen partidan, Goikoetxea V.ak eta Labakak 40-32 irabazi zieten Mirubia eta Martiarenari.

Gisa honetara, lau partidak irabazi eta 16 puntu dituzten Goikoetxea V.ak eta Labakak, lau partidatan 12 puntu lortu dituzten Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak eta hiruna partidatan hamarna puntu dituzten Mirubia-Martiarena eta Segurola-Zaldua bikoteak izanen dira finalerdietan. Finalerdietatik kanpo gelditu dira Etxarri eta Aritz Zubiri goizuetarra eta Zaldua II.a eta Larrañaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun