Yamiled Giraldoren heriotza kontatzen duen dokumentala Goya Sarietarako izendatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 15a, 15:00

Biografía del cadáver de una mujer dokumentalean Yamiled Giraldo Iturengo bizilagunari gertatutakoa bildu zuen Mabel Lozano zuzendariak, 2009an Cordovillan tirokatua izan zen emakumezkoarena, hain zuzen. Hori bera film laburren dokumentalen kategorian Goya Sarietarako izendatu dute.

Dokumentalak Yamiled Giraldoren historia kontatzen du. Giraldo kolonbiarra zen sortzez baina aspaldian Iturenen bizi zen senarrarekin eta lau seme-alabekin. Giraldok eta bertze emakumezko batzuek prostituzio etxe bateko jabea salatzea erabaki zuten, eta prostituzioan aritzera behartu zituela eta sexu abusuak egin zizkiela leporatu zioten. Epaiketa egin eta prostituzio etxeko jabea zigortu zuten.

Honek, ordea, hiltzeko agindua eman zuen espetxetik. 2009ko apirilean hil zuten Giraldo, Cordovillan, tiroz, bere 13 urteko semea ondoan zuela. Epailearen arabera, prostituzio eta sexu gehiegikeriako kasu batean lekuko gisa aurkezteagatik hil zuten. Hain zuzen, epaiak prostituzio etxeko jabeak espetxetik hiltzeko agindua eman zuela ondorioztatu zuen, emakumeak lekukotza hura emateagatik.



Dokumentalean semearen lekukotasunak ere ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun