Oriamendi txapelketako bigarren jardunaldiko azken bi partidak jokatuko dituzte gaur 16:30ean hasiko den jaialdian Galarretan. Lehenbizikoan, Zaldua II.a eta Larrañaga, Goikoetxea eta Labakaren kontra ariko dira eta, bigarrenean, Oskar Urrutia II.a saldiastarra eta Aizpuru III.a, Mirubia eta Martirenaren kontra.
Oriamendi txapelketako lehen fase honek formatua aldatu du. Hasiera batean, sei bikoteak bi multzotan banatzeko asmoa bazen ere, azkenean denak multzo berean ariko dira eta lau lehenbizikoak sailkatuko dira finalerdietarako.