Emozioak kudeatzeko baliabideak eskainiko dituzte
Lourdes Diez Hernandez familia eta orientatzailearen eskutik, gurasoek seme-alabak laguntzeko gakoak eskuratu ahal izanen dituzte. Izan ere, solasaldiaren helburu nagusia familiei egoera emozionalen aurrean, kasu horietan modu egokian kudeatzeko baliabideak ematea da. Umeen amorrua, frustrazioa, tristura, errua, larritasuna, kezka... nola kudeatzen dituzten jakitea arras garrantzitsua da horiei aurre egiten eta gainditzen laguntzeko baliabide eta tresnak izateko.
Izen-ematea
Bertaratu nahi dutenek 948 45 17 46 zenbakira deitu edo 638 52 97 85 zenbakira WhatsApp bat bidali beharko dute. Edukiera mugatzeko eta segurtasuna bermatzeko otsailaren 12a baino lehen eman behar da izena.