Basilio Sarobe zenari buruzko artikulua argitaratu du Senez aldizkariak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 13a, 11:00

Basilio Sarobe zena, 2006ko Bestaberri egunean.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) argitaratzen duen Senez aldizkariaren 51. zenbakian, 61 urtez herrian apaiz izandako Basilio Sarobe zenari buruzko artikulua idatzi du Eustasio Etxezarretak.

Lesakan 1929an jaioa, 23 urterekin Bartzelonan apaiz ordenatu zuten Don Basilio Nazioarteko Eukaristia Kongresuan. 61 urtez aritu izan zen Sunbillako parrokian apaiz-lanetan. 83 urte zituela erretiroa hartu eta adineko apaizentzako Iruñeko Artzain Ona egoitzan (azken sei urteak igaro zituen). 2019ko abenduaren 1ean hil zen. Basilioren bizitzako jardueran, bi ekintza dira bereziki aipagarriak: apaiz gisa parrokiari bere bizia eskaini izana, eta euskararekiko zaletasunaren eraginez euskarazko liturgiaren zerbitzuan egindako lana. Aitortza berezia merezi du euskarazko liturgiaren alorrean egindako lanak, Vatikanoko II. Kontzilioak argitara emandako Irakurgaiak liburua itzuli baitzuen euskarara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun