Oberenako bi bikotek jokatuko dute senior mailako finala Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 5a, 10:00
Pilotari finalistek otsailaren 20an izanen dute hitzordua Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Otsailaren 20ko finalista guztiak zein izanen diren jakina da dagoeneko

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako finalerdiak jokatu zituzten atzo Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, falta ziren azkenak. Bietan Oberenako bikoteak nagusitu ziren eta eskualdeko bi pilotariak, Hegoi Txoperena leitzarra eta Txarutako Oier Ariztegi, galtzaile suertatu ziren.

Senior mailako finalerdia, ortzegunean Donezteben

  • Landa eta Agirre (Oberena), 22 – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 16
  • Igoa eta Santamaria (Oberena), 22 – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena), 15

 

Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalistak

Gauzak honela, joan den igandean kategoria ttikienetako finalerdiak jokatu zituzten, asteazkenean elite mailakoak eta ortzegunean senior mailakoak eta, beraz, otsailaren 20an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko diren finaletako protagonista guztien izenak jakinak dira.

Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarra eta Jon Madariaga lesakarra, Oberenako Mauleon eta Remirezen kontra ariko dira; alebinetan, Oberenako Rekalde eta Laso, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenen kontra; infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxe, Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabalen kontra; kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agesta, Oberenako Sanchez eta Garciaren kontra; jubeniletan, Iriarte (Larraun) eta Peñalver (P.P. San Sebastian), Oberenako Ibarra eta Murilloren kontra; seniorretan Oberenako Landa eta Agirre, Igoa eta Santamaria taldekideen kontra eta elite mailan, Oberenako Oskoz eta Irurita, Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzaren kontra.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun