Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako finalistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 10:00

Gaur erabakiko dira Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketako azken finalistak, senior mailakoak.

Senior mailako finalerdiak, berriz, gaur jokatuko dituzte

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako finalerdiak jokatu zituzten atzo Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Horietako batean Canabal eta Aldabe igantziarrak aritzekoak ziren, baina lesioen ondorioz, ez zuten ez batek ez bertzeak jokatzerik izan.

Elite mailako finalerdietako emaitzak, asteazkenean Donezteben

Oskoz eta Irurita (Oberena), 22 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 18

Astiz eta Sarasa (Buruzgain), 14 – Mata (Oberena) eta Azanza (Irurtzun), 22

 

Gaur senior mailakoak Donezteben

Otsailaren 4an, ortzegunean 18:30ean hasita jokatuko dituzte senior kategoriako finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Kasu honetan, zortzi pilotarietatik sei Oberena taldekoak dira (tartean Hegoi Txoperena leitzarra) eta bana Larraun eta Txarutakoa (Oier Ariztegi).

Landa eta Agirre (Oberena) – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun)

Igoa eta Santamaria (Oberena) – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun