Joaldunen historiaz eta inauteriez aritu da Lino Elizalde zubietarra Sukalerrian saioan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 11:00
Lino Elizalde izan da astearteko Sukalerrian saioko gonbidatua.

Joaldunen jatorriaz, janzkeraz, joareak jotzeko moduez eta bestelako bitxikeriez aritu dira Joseba Argiñano eta Lino Elizalde zubietarra EITBko Sukalerrian saioan. Linoren azalpenak inauterietako bideo zatiekin uztartuz sukalde bazterretik inauterietako oroitzapenak berpiztu dituzte.

Saio berean, Amaiurko errota bisitatu dute, taloak egiteko prozesu osoa ezagutzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun