Joare hotsak itzaliko dituenik ez dago

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 3a, 20:00
Joaldunak joareak paratzen. Argazkia: Izaskun Zubialde.

Musukoak jantzita eta distantzia mantenduz, Zubieta eta Iturengo joaldunek elkar ikusteko aukera izan dute inauterietan. Hala ere, inoiz baino gutxiago bildu dira eta aurreko urteetan ez bezala herritar gutxi batzuk baino ez dituzte izan ikusle. Aurtiztarrek herrian gelditzea erabaki dute. Bideoa: Dantzan.eus.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun