Ezkurrako inauteriak bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 2a, 15:00

Covid-19aren eraginez sortu den egoeragatik, Ezkurran ere inauteriak ez ospatzea erabaki dute.

Eskualdeko hondarreko inauteriak izan ohi dira Ezkurrakoak, eta etxez etxeko eta baserriz baserriko eskeak eta bertsoekin eta trikitixa doinuekin alaitutako afaria izaten dira inauterietan hutsik egiten ez duten hitzorduak. Aurten, ordea, ez da halakorik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun