Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan elite eta senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 2a, 12:00

Oberena taldeko Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrek osatuko dute elite mailako finalerdietako bikoteetako bat. Argazkia: Oberena

Asteazkenean eta ortzegunean dute hitzordua pilotari nagusiek Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan maila ttikienetako finalistak erabaki ziren igandean eta egunotan elite eta senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte. Asteazkenean eta ortzegunean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan izanen dute hitzordua, hurrenez hurren.

Elite mailako finalerdiak, asteazkenean 18:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Elite mailan, Oberena eta Buruzgain elkartetako bikoteen arteko lehia izanen da bi finalerdietan. Oberenako bikoteetako bat Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrek osatzen dute. Otsailaren 3an, asteazkenean 18:30ean hasita jokatuko dituzte finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

  • Oskoz eta Irurita (Oberena) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)
  • Astiz eta Sarasa (Buruzgain) – Canabal eta Aldabe (Oberena)

Senior mailako finalerdiak, ortzegunean 18:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Otsailaren 4an, ortzegunean 18:30ean hasita jokatuko dituzte senior kategoriako finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Kasu honetan, zortzi pilotarietatik sei Oberena taldekoak dira (tartean Hegoi Txoperena leitzarra) eta bana Larraun eta Txarutakoa (Oier Ariztegi).

  • Landa eta Agirre (Oberena) – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun)
  • Igoa eta Santamaria (Oberena) – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun