Argazki zaharrekin oroitu dituzte egun handiak, eta keinu txikiek izan dute euren tokia. Atzo herriko joaldun batzuk eta Zubietatik joandako sei bildu ziren Iturengo plazan. Egoitz Gorosterrazu, Felixi Iparragirre eta bertze zenbait herritarren hitzak eta Imanol Baleztena eta Isidro Bazterrikaren bisita izan ziren atzoko Biba zuek! saioko protagonistak.