Joareak astinduz inauteri seinalea egin dute Iturenen

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 1a, 18:51

Eguneko isiltasuna hautsi eta inauteri seinalea egiteko joaldunak bildu dira gaur Iturengo plazan. Urtero bezala, zubietarren bisitak ez du hutsik egin. Dena den, aitzineko urteetan baino joaldun gutxiago bildu dira eta ikuslerik gabe aritu dira joareak astintzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun