Malerrekako XIX. pilota txapelketako kategoria ttikietako finalistak erabaki dira

Benjamin mailako finalean izanen dira Arkupe elkarteko Jon Madariaga lesakarra eta Urko Telletxea igantziarra.

Jubenil eta kadete mailako finalerdiak Donezteben jokatu dituzte igandean eta benjamin, alebin eta infantil mailakoak Lesakan

Igande honetan, urtarrilak 31, jokatu dituzte Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako kategoria ttikienetako finalerdiak. Jubenilak eta kadeteak Donezteben aritu dira eta infantil, alebin eta benjamin mailakoak Lesakan.

Donezteben, igandean

Kadeteak finalerdiak

  • Apezetxea eta Agesta (Erreka), 18- Lakunza eta Baztarrika (Zugarralde), 2
  • Sanchez eta Garcia (Oberena), 18 - Salcedo eta Maiza (Zugarralde), 3

Jubenilak finalerdiak

  • Mikelarena eta Gorrotxategi (Buruzgain), 10 - Iriarte (Larraun) eta Peñalver (P.P. San Sebastian), 18
  • Ibarra eta Murillo (Oberena), 18 - Murillo eta Lazkoz (Esteribar), 11

Lesakan, igandean

Infantilak finalerdiak

  • Prim eta Goienetxe (Txaruta), 18 - Jimenez eta Jimenez (Erreka), 7
  • Martinez eta Zabaleta (Lodosa), 14 - Igoa (Irurtzun) eta Nazabal (Oberena), 18

Alebinak finalerdiak

  • Rekalde eta Laso (Oberena), 18 - Antimasberes eta Bengoetxea (Barañain), 16
  • Leiza eta Ezkurra (Erreka), 13 - Barbarin eta Iribarren (Buruzgain), 18

Benjaminak finalerdiak

  • Telletxea eta Madariaga (Arkupe), 18 - Hualde eta Iñarrea (Oberena), 7
  • Mauleon eta Remirez (Oberena), 18 - Goñi eta Caballero (Esteribar), 14

Irabazleek otsailaren 20an Donezteben jokatuko diren finaletan izanen dira.

Erlazionatuak

Malerrekako eskuz binakako XIX. txapelketa finalen atarian

Malerreka

Jubenil maila arteko final aurrekoak igandean jokatu zituzten. Astearte eta asteazkenean, elite eta senior mailako final aurrekoak jokatuko dira. P...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun