Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako finalerdiak erabaki dira

Doneztebeko pilotalekuan jokatuko dituzte kategoria honetako finalerdiak datorren larunbatean.

Asteazkenean eta ortzegunean jokatu zituzten Legasan final laurdenetako partidak

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako final laurdenak jokatu dituzte asteazkenean eta ortzegunean Legasako pilotalekuan. Gisa honetara, otsailaren 4an jokatuko dituzten finalerdietako protagonistak zein izanen diren jakin da.

Legasan asteazkenean

  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 22– Otxandorena eta Oskoz (Buruzgain), 11
  • Yaniz eta Santesteban (Oberena, 10 – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena), 22

Legasan ortzegunean

  • Landa eta Agirre (Oberena), 22 – Loiarte eta Tabar (Erreka), 9
  • Roldan eta Linares (Erreka), 7 – Igoa eta Santamaria (Oberena), 22

Finalerdiak otsailaren 4an Donezteben

Gisa honetara, otsailaren 4an, ortzegunean 18:30ean hasita jokatuko dituzte senior kategoriako finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Zortzi pilotarietatik sei Oberena taldekoak dira.

  • Landa eta Agirre (Oberena) – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun)
  • Igoa eta Santamaria (Oberena) – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena)

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun