Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan senior mailakoak hasiko dira asteazken honetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urt. 26a, 14:00

Donezteben eta Legasan jokatuko dituzte senior mailako lehen partidak asteazken honetan.

Donezteben eta Legasan jokatuko dituzten partidetako irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 3an

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailakoen txanda izanen da ilbeltzaren 27an. Donezteben eta Legasan jokatuko dituzte lehen partidak, asteazkenean 18:30ean hasita eta irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 3an.

Donezteben, asteazkenean 18:30ean

Seniorrak

  • Landa eta Agirre (Oberena) – Loiarte eta Tabar (Erreka)
  • Roldan eta Linares (Erreka) – Igoa eta Santamaria (Oberena)

Legasan, asteazkenean 18:30ean

Seniorrak

  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun) – Larunbe eta Oskoz (Buruzgain)
  • Yaniz eta Santesteban (Oberena) – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena)
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun