Erreka Kirol Elkartearen erremonte eskola indarrean dago

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 18:00
Doneztebeko erremonte eskolako gazteak, joan den ortziraleko entrenamenduan. Argazkia: Erreka KE

Agoitzeko Eskolarekin batera jubenil eta senior mailako Nafarroako txapelketak antolatuko ditu

Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen erremonte eskola indarrean dago. Ortziralero entrenatzen dute Josetxo  Ezkurra II.a eta Julen San Miguel monitore dituztela eta hamabi urtetik goitiko gazteentzat irekia dago. Interesa duen edonorrek eman dezake izena, bertara agertuta.

Gainera, Agoitzeko eskolarekin batera eta Erremonte Fundazioaren laguntzarekin, bi txapelketa martxan jartzeko asmoa dute, Donezteben eta Agoitzen jokatuko direnak. Jubenil mailakoa Nafarroako Kirol Jokuen barrenean egonen da eta senior mailakoa Nafarroako Txapelketa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun