Pilotari gaztetxoek bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean Malerrekako eskuz binakako XIX. pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 22a, 15:00

Otsailaren 20an jokatuko diren finaletara hurbiltzeko bertze pauso bat eman nahiko dute igande honetan pilotari gaztetxoek.

Benjaminak Legasan, alebin eta infantilak Lesakan eta kadete eta jubenilak Donezteben ariko dira

Igande honetan, urtarrilak 24, jokatuko da Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako bigarren jardunaldia kategoria ttikienetan. Benjaminak Legasan, alebinak eta infantilak Lesakan eta kadete eta jubenilak Donezteben arituko dira.

Igandean 10:00etan Legasan

Benjaminak

  • Balda eta Orkin (Buruzgain) - Telletxea eta Madariaga (Arkupe)
  • Agesta eta Otxandorena (Txaruta) - Hualde eta Iñarrea (Oberena)
  • Garate eta Mendaza (Zugarralde) - Mauleon eta Remirez (Oberena)
  • Iriso eta Jimenez (P.P. San Sebastian) - Goñi eta Caballero (Esteribar)

Igandean, 09:30ean Lesakan

Infantilak

  • Prim eta Goienetxe (Txaruta) - Esain eta Santesteban (Esteribar)
  • Martinez eta Zabaleta (Lodosa) - Salaberria eta Salaberria (Erreka)
  • Jimenez eta Jimenez (Erreka) - Aldaz eta Martikorena (Buruzgain)
  • Rekalde eta Nazabal (Oberena) - Otxandorena eta Bereau (Arkupe)

Alebinak

  • Rekalde eta Laso (Oberena) - Telletxea eta Bereau (Arkupe)
  • Antimasberes eta Bengoetxea (Barañain) - Elizaintzin eta Prim (Txaruta)
  • Leiza eta Ezkurra (Erreka) - Etxabarri eta Razkin (Aldabide)
  • Azkune eta Santesteban (Esteribar) - Barbarin eta Iribarren (Buruzgain)

Igandean, 09:00etan Donezteben

Jubenilak

  • Mikelarena eta Gorrotxategi (Buruzgain) – Garcia eta Leatxe
  • Lizarraga eta Peñalver (P.P. San Sebastian) - Iriarte eta Balerdi (Oberena)
  • Itoiz eta Maiza (Zugarralde) - Ibarra eta Murillo (Oberena)
  • Murillo eta Lazkoz (Esteribar) - Etxebere eta Apeztegia (Txaruta)

Kadeteak

  • Sanchez eta Garcia (Oberena) - Sagardia eta Apeztegia (Txaruta)
  • Salcedo eta Maiza (Zugarralde) - Salaberria eta Garaño (Erreka)
  • Apezetxea eta Agesta (Erreka) - Sarasibar eta Santesteban (Oberena)
  • Lakunza eta Baztarrika (Zugarralde) - Larrainzar eta Zaragueta (Oberena)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun