Urteko helmugak zehaztuak
Osasun egoerak agindutako arauak errespetatuz ahalik eta irteera gehien antolatzeko asmoa dute Arkupeak elkarteko mendizaleek, nahiz eta jakin data hauek alda daitezkeela. Urtarrileko Labaiengo irteeraren ondotik, otsailean Legatera (Baztan), martxoan Berastegira, apirilean Leitzara, maiatzean Arizkunera, ekainean Urdazubira, uztailean Uharte-Arakilera, abuztuan Hernio mendira (Tolosaldea), irailean Kartxela mendira (Pirinioak), urrian Pagoeta parkera (Hernio mendilerroan), azaroan Irunera eta abenduan Etxalarrera joateko asmoa dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!