Juanenea izanen da eskualdeko erremontista bakarra berrikuntzekin datorren Master txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 09:00
Master txapelketa jokatuko duten lau erremontistak. Ezker-eskuin: Barrenetxea IV.a, Juanenea, Ansa II.a eta Urriza.

Lau pilotari bakarrik ariko dira buruz buru, finalerdiak igande heguerdi onetan jokatuko dira eta finala urtarrilaren 30ean, 23:00etan

UTS Buruz Buruko Master Txapelketa igandean hasiko da bi finalerdiekin eta aurtengo txapelketaren berrikuntza nabarmenena egutegia eta ordutegia izanen dira. Lau pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Buruz buruko txapelketa nagusian, lehenbiziko lau postutan gelditu ziren pilotariak izanen dira parte hartzaileak. Aurten, Endikaren baja dela eta bosgarren postuan gelditu zen pilotariak hartuko du parte, Ansa II.ak. Berekin batera, Urriza, Barrenetxea IV.a eta Ariztz Juanenea saldiastarra ariko dira.

Finalerdiak igande honetan, urtarrilaren 24an, jokatuko dituzte, eguerdiko hamabietan hasita. Bestetik, finala, urtarrilaren 30ean, larunbatean jokatuko da, baina ordutegia ere ez da ohikoa izanen. Gaueko 23:00etan jokatuko da.  

Partidak osatzeko irizpidea finalerdietan lortutako sailkapena izanen da. Partida bakarrera jokatuko da eta txapelketako partida guztiak 30 tantora jokatuko dira. 

Honela, lehenengo finalerdian Urrizak eta Ansa II.a neurtuko dituzte indarrak eta bigarren finalerdian Juaneneak eta Barrenetxea IV.ak.

Bi partida horietako irabazleak pasako dira zuzenean finalera. Partidu guztiak ETB1ek eskainiko dituzte zuzenean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun