Elite mailako pilotariak asteazken honetan hasiko dira Malerrekako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 19a, 08:00
Oberena taldearekin ari diren Canabal eta Aldabe igantziarrek bikote osatuko dute elite mailan.

Senior mailakoak, berriz, ilbeltzaren 27an hasiko dira

Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako pilotariak hasiko dira urtarrilaren 20an, asteazkenean 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Iabazleek finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 3ean eta otsailaren 20ko finaletarako lehen urratsa emana izanen dute. Bertze kategorietan bezala, Nafarroako pilotariak bakarrik ariko dira.

Donezteben, asteazkenean 18:30ean

  • De la Fuente (Buruzgain) eta Gil (Esteribar) – Oskoz eta Irurita (Oberena)
  • Barbarejo eta Garatea (Donibane) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)
  • Astiz (Buruzgain) eta Peñas (P.P. San Sebastian) - Elizalde (Zugarralde) eta Iturriaga (Lodosa)
  • Anso (Zugarralde) eta Arbizu (Irurtzun) – Canabal eta Aldabe (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun