Kirola egiteko makinak paratu ditu Ezkurrako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 14a, 18:00

Herritarrei eta kanpotik etortzen direnei aire zabalean ariketa egiteko aukera eman nahi die Ezkurrako Udalak, eta horretarako, gimnasia egiteko hainbat tresna paratu ditu.

Alkateak adierazi duenez, «helburua paseoan ari direnek bestelako ariketak ere egin ahal izatea da». Ekimen hau herritarren bizitza bio-osasungarria bultzatzeko sortu da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun