Joareak izan ziren Errege bezperako protagonistak Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 7a, 10:30

Urteko lehenbiziko hitzordua Errege bezperan izaten dute joaldunek. Haur eta gaztetxoentzat egun berezia izaten da urtarrilaren 5a, joareak jantzi eta etxez etxe eta baserriz baserri karrikak girotu bitartean, joareak jotzen ikasteko aukera izaten baitute. Aurtengo Eguberriak bereziak izan arren, joare hotsek ez dute hutsik egin. Hala ere, aurreko urteetan baino gutxiago ibili dira eta puskarik ez dute bildu. Bideoa: Dantzan.eus.

Iluntzean helduen txanda izan zen. Kasu honetan, iturendarrak izan ziren herritarrei bisita egin zietenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun