Aurtengoan ere Sunbillako herritarrek Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen bisita izan zuten. Urduritasuna eta ilusioa nagusi, erregeek Itturburuko malda jautsiz karrika nagusian barna ibilbideari hasiera eman zioten. Ondotik, zubi zaharretik goitiko auzora, eta handik Harbiztiko pisuetara, Leku Eder karrikara igaro ziren. Azkenik, plazan geldialdi ttiki bat egin zuten.
Bertan, Aitor Ibarrak, Jaliskok, egun hori antolatzeko lanean aritu ziren guztiei eskertzeko hitz batzuk eskaini zituen.