Haurrendako margo tailerrak egin dituzte Zubietan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 30a, 14:30

Gurasoek antolatuta, atzo eta gaur, abenduaren 29an eta 30ean, haurrendako margo tailerrak izan dituzte Zubietan. 11 lagunetara mugatua zuten edukiera eta plaza guztiak bete direla adierazi dute. Iciar Mikelperizena izan dute gidari 7-8 urteko gaztetxoek eta kontatu dutenez «oso gustura» aritu dira.

Aurrera begira, tailerren eskaintza eta eskaria aztertu eta beste herrietan bezala Zubietan ere margo tailerrak ematerik badagoen ikusi beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun