Eguberri bezperan Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorri polita egin zieten Zubietako herritarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 20:00

Abenduaren 19an Mari Domingi Zubietara joan zen eta etxez etxe ibili zen haurrek Eguberrietarako idatzitako gutunak jasotzen.

Iragarri bezala, Eguberri bezperan Mari Domingi Olentzerorekin batera herrira iritsi zen. Bertan, herriko trikitilarien laguntzarekin herriari itzulia eman zioten eta joaldunak ere joareak astintzen ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun