Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak eta udalak Eguberrietako zozketaren opariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 29a, 15:00

Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, herritarren babesa eskertzeko, Eguberrietako bi saski eder, Errigora saski bat eta Belarra jatetxean lau lagunendako asteburuko menua zozkatu zituzten abenduaren 23an.

Hauek izan dira zozketaren irabazleak:

  • Eguberrietako saskia: Irune Bazterrika (Ituren)
  • Eguberritako saskia: Martin Irisarri (Legasa)
  • Errigora saskia: Xixili (Donamaria)
  • Belarra jatetxean asteburuko menua: Iratxe Telletxea (Zubieta)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun