Sunbillako gazteek herritarrei Eguberriak zoriontzeko bideo bat partekatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 17:00

Bideoa Sunbillako gazteek Beñat Mitxelena akordeoilariaren, eta bereziki Ekaitz Bertiz etorkizuneko zinegilearen laguntzarekin sortu dute. 

Aurten Covid-19a prebenitzeko osasun-agintariek ezarri dituzten neurrien ondorioz, Sunbillako gazteek ez zuten Eguberri egunean ohikoa duten eskea egin. Hala ere, keinu gisa, bideo hau sare sozialetan partekatu dute herritarrei Eguberriak goxatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun