Legasako Bixi Ameztoi da Erreka elkarteko saski paregabearen irabazlea

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 24a, 08:31

Legasako Bixi Amestoi Arrijuriak irabazi du Erreka elkartearen 2020ko saski paregabea

Hamabi eguneko epearen barnean, agertu da 2531 zenbakiaren jabea: Legasako Bixi Ameztoi Arrijuria. Abenduaren 18an egina zuen zozketa Erreka Kirol Elkarteak eta atzo eman zuen ezagutzera zein den zenbaki horren jabea. Agertuko ez balitz, 714 edo 4311 zenbakien jabeak izanen liratekeen saridunak, hurrenez hurren.

Saridunak sari ederra eramanen du etxera:

  • 150 euroko erosketa-txartela Doneztebarrak Merkatarien eta Zerbitzuen elkarteko saltokitan gastatzeko
  • 150 euroko erosketa-txartela erregaian
  • Roomba robota
  • Asteburuko ateraldia bi pertsonentzat
  • Hutsean ontziratzeko makina
  • Ordenagailu eramangarria
  • Mendiko bizikleta
  • Telebista bat, 50”-koa
  • Bi pertsonentzako otordua inguru jatetxe berezi batean
  • Ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun