Eraikin berriak 1.214,70 m2-ko azalera eraikia du eta 6 unitaterako edukiera. Gainera, berariazko gelak, jantokia, irakaskuntza-bulegoak, komunak eta bertzelako gela osagarriak ditu. Eraikinaren proiektua Díaz Arquitectos enpresak egin du eta eraginkortasun energetikoari dagokionez, «kontsumo ia nuluko eraikinen» kalifikazioa omen du.

Kontsumo ia nuluko eraikinak: nolakoak dira? zer berezitasun dute?
Energia-kontsumo ia nuluko eraikinak, termino garbietan, kontsumitzen duten energia (klimatizazioan eta ur korronte sanitarioetan) zerotik hurbil egoteko diseinatutako eraikinak dira. Hau da, eraikin hauek, energia berriztagarriak erabiliz eta bertze energia-iturri batzuk optimizatuz, denboraldi batean, generalean urte bateko epean, kontsumitzen duten energiaren haina ekoitzi behar dute euren kabuz.