Errekako saski paregabea 2.531 zenbakiari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 22a, 10:00

2019ko edizioan Espe Prieto Irazoki beratarrari egokitu zitzaion.

Zenbakiaren jabea agertuko ez balitz, 714 edo 4.311 zenbakien jabeak izanen lirateke saridunak, hurrenez hurren.

Urtero bezala, aurten ere, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saskia zozketatu du. Abenduaren 18an egin zuten zozketa eta 2.531 zenbakiari egokitu zitzaion. 

Irabazleak 12 eguneko epea du saria biltzeko eta agertuko ez balitz 714 edo 4.311 zenbakia duen zozketa-txartela izanen litzateke irabazlea, hurrenez hurren. 

Saridunak saski ederra jasoko du: mendiko bizikleta bat, telebista, ordenagailua, robota, asteburuko joan-etorria, 150 euroko erosketa-txartela... 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun