Uterga hiruko finalean izanen da, Ezkurra II.a ez

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 21a, 10:00

Uterga, Barricart eta Garcés, beroketa ariketak egiten larunbatean Agoitzen.

Eguberrietako XV. Erremonte txapelketako finala abenduaren 27an jokatuko da Lodosan eta Uterga eta Azpiroz dira lehen finalistak

Eguberrietako XV. Erremonte txapelkeketako lehen kanporaketak jokatu dituzte larunbatean eta igandean Agoitzen eta Uharten. Agoitzen, Xanti Uterga doneztebarra jaun eta jabe izan zen eta bere bi partidak garbi irabazi zituen (20-6 Barricarti eta 20-10 Garcési). Uharten Azpirozek ezustea eman zuen eta 20-19 irabazi zion Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta 20-8 Aldaberi. Honela, Uterga eta Azpiroz dira abenduaren 27an Lodosan jokatuko den finaleko lehen finalistak. Hirugarrena, ortzirale honetan, erabakiko da Altsasun, Zeberio II.a, Ion eta Otanoren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun