Trikidantz taldearen kontzertua abenduaren 26an Iturenen

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 19a, 15:00
'Bizitzaz goxatu!' azken lana aurkeztuko du Trikidantz taldeak.

Abenduaren 26an, hondarreko larunbatean, Trikidantz taldeak bere azken diskoa, Bizitzaz goxatu!, aurkezteko bi emanaldi izanen ditu Iturenen. Lehenbizikoa 18:00etan hasiko da, eta ordurako sarrera guztiak akitu dira. Bigarrena, berriz, 20:00etan dute eta edukiera mugatua izanen denez aitzinetik gonbidapenak eskuratu beharko direla jakinarazi dute.

Sarreran Enaitzi laguntzeko kutxa bat paratuko dute eta kontzertuan osasun neurri guztiak beteko direla jakinarazi dute. Gonbidapenak 637 14 58 01 (Miren) edo 646 21 45 73 (Maria) telefonora deituz eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun