Nafarroako Ospitalera eraman dute atzo ilunabarrean Zubietan erre den bordako bizilaguna

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 11:34

Zubietako borda batek su hartu zuen atzo ilunabarrean eta suhiltzaileak ailegatu direnerako erabat erre da. Borda horretan pertsona bat bizi zen eta suaren ondorioz erredurak ditu aurpegian eta besoetan. Tokian bertan mediku-erizainek artatu dute eta berehala suhiltzaileen anbulantzian Iruñeko Ospitalera eraman dute.   Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun