Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteak hiru saski eta lau lagunentzako otordua zozkatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 16:00

Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, herritarren babesa eskertzeko, Eguberrietako bi saski eder, Errigora saski bat eta Belarra jatetxean lau lagunendako asteburuko menua zozkatuko dituela jakinarazi du.

Elkarteak erosi hemen eta irabazi! ekimena abian jarri du. Abenduaren 15etik 22ra herrian egiten diren erosketekin abenduaren 23an eginen den zozketan parte hartuko dute erosleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun