Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketa hiruko kanporaketekin jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 08:00
Eguberrietako buruz buruko hamabosgarren erremonte txapelketaren aurkezpena egin zuten asteartean Lodosan.

Bederatzi erremontista hiruko hiru multzotan banatu dituzte, Ezkurra II.a, Uterga eta Zeberio II.a multzo-buru direla

Asteburu honetan abiatuko da Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Eguberrietako XV. Buruz buruko erremonte txapelketa. Denetara bederatzi erremontistak parte hartuko dute, hiru multzotan banatu direnak. Bakoitzean multzo-buru bat izanen da, Ezkurra II.a, Uterga eta Zeberio II.a. Kanporaketa bakoitzean eta finalean hiruna erremontista izanen dira aurrez aurre.

Honela, finalerdietako ligaxka hiru pilotalekutan jokatuko dituzte: abenduaren 19an Agoitzen, abenduaren 20an Uharten eta abenduaren 26an Altsasun eta final nagusia abenduaren 27an Lodosan.

Finalerdietako kanporaketa bakoitzean hiruna erremontista ariko dira elkarren kontra eta onenak lortuko du finalerako txartela. Larunbatean, 19:30ean, Agoitzeko Toki-Eder pilotalekan Xanti Uterga doneztebarra, Barricart eta Garces ariko dira; igandean 12:00etan Uharteko Toki-Alai pilotalekuan Josetxo Ezkurra II.a, Aldabe eta Azpiroz eta abenduaren 26an, datorren larunbatean 17:30ean Altsasuko Burunda piootalekuan, Zeberio II.a, Ion eta Otano.

Kanporaketa hauetako irabazleek finala jokatuko dute abenduaren 27an, igande eguerdian Lodosako San Francisco Javier pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun