'Erradikalak ginen' ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 19an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 07:00

Hitzordua abenduaren 19an, 18:30ean dute.

Larunbatean 18:30ean Doneztebeko Udalak Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak zuzendutako emanaldia antolatu du larunbatean, Doneztebeko zineman.

70 minutuko iraupena duen ikuskizuna, helduei zuzendua dago. Edukiera mugatua denez, gonbidapenak Doneztebeko Liburutegian eskuratu ahal izanen dira 16:30etik 20:00etara.

Sinopsia

Erradikalak ginen, gara eta izanen gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei kontra egitera datoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buru-berokiak eduki berriz betetzeko gogoz.

"Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen dituzten bertze hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dute bi protagonistek. Feminismoa zehar-lerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun